2007/11/19

5URTE 1.2. MAILA

IKAZTEGIETAKO ESKOLA (5URTE,1.2. MAILA) LEIRE, SARA, ANE ETA MATTIN GARA MARIAREN GELAN GAUDE ETA BEDERATZI NESKA GARA 2 MAILAN GAUDE SEI MUTIL GARA GELAN GARAZI-ANE-OIHAN-ARAITZ-JOKIN-LEIRE-SARA
UGAITZ MATTIN SARA A . JURGI ALLISON ALESSIA GARI MELINA ETA ANDEREÑOA MARIA DA LAGUN BERIAK EGIN DITUZUE? GUK EZ 15 GARA GELAN PINGU ONDO DAGO? ANDEREINO BERRIA DAUKAGU sindi oraindik gurekin dago sindi oso ondo dago eta etxera eramaten dugu
Sindik arropa dauka sindi neska da
Agur muxubat pinguri gurepartez

2007/11/09

Txuri urdin

Kaixo Abaltzisketa:

Azaroak 21 ean zuekin joango gara Txuri urdinera.
Espero det ondo pasatzea eta inorrek ez hartzea minik.


AGUR ABALTZISKETA

Anton eta Eñaut

Euskal jaia

Kaixo lagunak:

Gu ondo, gure gela berrian.
Azaroaren 24 ean etorri euskal azoka ikustera, denetik egongo da: Baserriko gauzak...
Altzairu bat zozketatzen da, Xelei frabikak antolatua.
Eguraldi ona egiten badu plazan, eta txarra egiten badu kiroldegian.
ETORRI ONDO PASAKO DUGU ETA


AGUR

Maddi eta Iker

Jennifer Colino (munduko gimnasta oberena)

Kaixo laguna/k:
Ikaztegietarrak gara .
Azaroak 8an osteguna, gimnasia erritmikora, Jennifer Colino munduko gimnastarik oberena etorri zen, sinadurak eta argazkiak egin zizkigun,niri baloiean eta paperean sinatu zidan, eta berarekin argazkiak atera genituen, nik eskolako lagunei sinaduren copia ekarri diet.nik oso ondo pasa nuen. Argazkiak egiteko, gimnasia erritmikoko ekilibrio batzuk egin zituen.






AGUR!!!



Haizea

dantzari txikien festa

BLOGA


Kaixo, aspaldiko:

Bihar (azaroak 10) dantzari txikien eguna ospatuko da Alegin, 10:00etan, Larraitz kalean. Herri askotatik etorriko dira: Irura, Ikaztegieta, Anoeta... Goiz guztian zehar egingo dute dantza. Bukaeran denen artean fandagoa eta arin-arina dantzatuko dituzte. Emanaldiaren amaieran hamaiketakoa izango dute dantzariek.

Oso ondo pasako dugu. Zuek ere gonbidatuta zaudete.

Etorri festara!!!

Maider eta Jone

Mantangorri

MANTANGORRI




Kaixo Abaltsizketa:
Urriaren 27an gu mantangorrin atera ginen,5.6mailakoak.
Berria erosten baduzute ikusiko ginduzuen. Bertan Herriko gauzei
Buruz hitz egin genuen:
-Zer izenetik sortu zen ikaztegieta
-Zen bat biztanle dituen
-Zer garraio dituen
-Zer gauzak dituen ikaztegietak
-Etxe gehienen izenak
-Zer berezitasun dituen
-Oria ibaia pasatzen dela...



Laister elkartuko gara txuri urdinen agur !!!




Mikel eta Eñaut

Txuri-urdin

TXURI-URDIN




Kaixo Abaltzisketarrak:
Zer moduz zaudete? Gu ondo.
Azaroak 21ean Txuri-urdinen elkartuko gara.
Guk gogo handia dugu, eta zuek?
Haurreko urtean ere elkartu ginen.
Par asko egin genuen.
Hasieran ariketa batzuk egiten ditugu,edo jolasak bukatutakoan bakoitzak nahi duena egiten du.
Agur.


Imanol eta Nagore

2007/06/21

ESTRAESKOLARREN FESTA

Kaixo Abaltzisketarrak:
Ekainak 16ean ( pasa den larunbatean) estraeskolarren festa izan genuen Ikaztegietan.
Gauza asko egon ziren: Futbol eta pelotako partiduak , euskal dantza, herriko bazkaria, umeen jolasak, puzgarriak, karaokea...

Gazteekin jolasak egon ziren, Joneren ahizpa ( Alba ) eta beste batzuk antolatzen egon ziren. Joko asko egon ziren: ahoan ura hartu eta botila bat betetzea, aurpegia urarekin busti eta irinetatik gozokiak hartzea, globoak lertzea, altxorraren bila...


Karaokean Imanolek eta Beñatek bost kanta kantatu genituen, eta nik bakarrik, (Imanolek ) bat.

Puzgarrietan oso ondo pasa genuen.


Lehenego pelotan Mikel eta Anderrek Anton eta Iñakiren aurka jolastu behar genuen, baina Iñaki gaixo zegoenez Antonek Uxerrekin jolastu zuen, eta guk irabazi genuen.

Futboleko partiduaren erdian Eñautek ostiko bat eman zidan nahi gabe.

Gero, dantza, eta bazkaria egon ziren. Lehenengo makarroiak, gero oilaskoa eta postrerako izozkia egon ziren.


Ondo pasa nuen egun hartan, ea datorren urtean berriz egiten dugun!



Ander, Unai, Jone, Imanol.

2007/06/20

ARRITXULO

Kaixo:
Gu ekainak 12an Arritxulora joan ginen.
Aingeru, Amaia eta Ester egon ziren gurekin.
Hara iritsi eta bazkaltzeko lehenengo platera purea eman ziguten eta niri eta nere mahaiko batzuei ez zitzaigun ezer gustatu.
Mendira eta basora joan ginen ibiltzera eta basoan eskolako festarako abestu behar zutenak, han entsaiatu zuten gure aurrean.
Gauean diskoteka egin genuen. Atea iriki zigutenean Aingeru, Amaia eta Esterrek pailasoaren sudurra zuten jantzita.
Pena izan zen bakarrik gau bat eta bi egun pasa genituela han.
Oso ondo pasa nuen nik behintzat.



AGUR Jenni

2007/06/14

ARRITXULO

KAIXO:
EKAINAREN12 AN IKAZTEGIETAKO ESKOLAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK ARRITXULORA JOAN GINEN.
MENDIAN BUELTA BAT EMAN GENUEN ETA GERO BASORA JOAN GIÑEN.
GAUEAN DISKOTEKA EGIN GENUEN.
HURRENGO EGUNEAN BELAINOAKIN ESNATU GINEN.
AIAKO HARRIEN ONDOAN IBILI GINEN
OSO ONDO PASA GENUEN


IORITZ,BEÑAT,MATTIN,JANIRE,MADDI ETA SARA U.