2007/06/21

ESTRAESKOLARREN FESTA

Kaixo Abaltzisketarrak:
Ekainak 16ean ( pasa den larunbatean) estraeskolarren festa izan genuen Ikaztegietan.
Gauza asko egon ziren: Futbol eta pelotako partiduak , euskal dantza, herriko bazkaria, umeen jolasak, puzgarriak, karaokea...

Gazteekin jolasak egon ziren, Joneren ahizpa ( Alba ) eta beste batzuk antolatzen egon ziren. Joko asko egon ziren: ahoan ura hartu eta botila bat betetzea, aurpegia urarekin busti eta irinetatik gozokiak hartzea, globoak lertzea, altxorraren bila...


Karaokean Imanolek eta Beñatek bost kanta kantatu genituen, eta nik bakarrik, (Imanolek ) bat.

Puzgarrietan oso ondo pasa genuen.


Lehenego pelotan Mikel eta Anderrek Anton eta Iñakiren aurka jolastu behar genuen, baina Iñaki gaixo zegoenez Antonek Uxerrekin jolastu zuen, eta guk irabazi genuen.

Futboleko partiduaren erdian Eñautek ostiko bat eman zidan nahi gabe.

Gero, dantza, eta bazkaria egon ziren. Lehenengo makarroiak, gero oilaskoa eta postrerako izozkia egon ziren.


Ondo pasa nuen egun hartan, ea datorren urtean berriz egiten dugun!



Ander, Unai, Jone, Imanol.

2007/06/20

ARRITXULO

Kaixo:
Gu ekainak 12an Arritxulora joan ginen.
Aingeru, Amaia eta Ester egon ziren gurekin.
Hara iritsi eta bazkaltzeko lehenengo platera purea eman ziguten eta niri eta nere mahaiko batzuei ez zitzaigun ezer gustatu.
Mendira eta basora joan ginen ibiltzera eta basoan eskolako festarako abestu behar zutenak, han entsaiatu zuten gure aurrean.
Gauean diskoteka egin genuen. Atea iriki zigutenean Aingeru, Amaia eta Esterrek pailasoaren sudurra zuten jantzita.
Pena izan zen bakarrik gau bat eta bi egun pasa genituela han.
Oso ondo pasa nuen nik behintzat.



AGUR Jenni

2007/06/14

ARRITXULO

KAIXO:
EKAINAREN12 AN IKAZTEGIETAKO ESKOLAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK ARRITXULORA JOAN GINEN.
MENDIAN BUELTA BAT EMAN GENUEN ETA GERO BASORA JOAN GIÑEN.
GAUEAN DISKOTEKA EGIN GENUEN.
HURRENGO EGUNEAN BELAINOAKIN ESNATU GINEN.
AIAKO HARRIEN ONDOAN IBILI GINEN
OSO ONDO PASA GENUEN


IORITZ,BEÑAT,MATTIN,JANIRE,MADDI ETA SARA U.

2007/06/08

ALKATEA

PATXI IZENA DUEN ALKATEA ZORTZI URTE EGON DA IKAZTEGIETAN. 2007KO MAIATZAREN 27KO HAUTESKUNDEETAN BOTOAK EMAN ZITUZTEN ETA ENERITZEK BOTO GEHIEN ESKURATU ZUEN. ETA ORAIN PATXIK ALKATEA IZATEA UTZI EGIN DU. ETA ORAIN ENERITZ DA ALKATEA.



IORITZ

2007/06/05

AUTOBIAN ZALDIAK

Apirilaren 11an Ikaztegietako gasolindegi ondoan dagoen baserritik 2 zaldi atera ziren autobiara hezia puskatuta zegoelako.
Ertzainak zaldiak karreteratik atera arte 2 ordu egon zen karretera itxita.



Maria eta Janire

AUTOBIAN ZALDIAK

Lide Garmendia

Gimnasia erritmikoa


Lide Garmendia Ikaztegietarra, Euskadiko txapelketan (gimnasia erritmikoa) uztailarekin 2.a eta sokarekin 5.a geratu zen 2007 ko ekainaren 3an.
Taldean 2.ak geratu ziren Getxon. Eta La Salle eskolara(Donostiara)zilarrezko dominarekin iritsi ziren.


Haizea eta Iker

Atletismoko txapelketa

Atletismoko txapelketa

Larunbatean Ikaztegietako Patxi eta Aitorrek Euskal Herriko txapelketan domina bana irabazi zuten, Durangon.
Patxik diskoa bota zuen eta Aitorrek pisua. Patxi bigarren postuan gelditu zen eta Aitor lehenengo postuan. Aitorrek urrezko domina lortu zuen eta Patxik zilarrezkoa.
Diskoan 23m bota zuen Patxik eta Aitorrek 11m pisuan.



Anton eta Maider