2006/02/06

GURE ESKOLA: Aurkezpena

Kaixo lagunok:

Eskola herriaren bihotzean dago kokatuta, elizaren ondoan. Ez da oso handia, txiki xamarra baizik. Bi solairuko eraikina da eta goian balkoia du. Aurrekaldean lorategi bat dauka, atzekaldean beranduago erantzitako puska bat dago.
Sartu eta bi aldetan bi biltegi txiki daude. Beheko solairuan, sarrerako atetik eskuin aldera ikasgela bat dago, barruan komuna duelarik. Ezker aldean dagoen atetik hainbat tokitara joan gaitezke. Ate horretatik ezkerretara ikasgela bat dago eta eskubitara bulego, komun, gimnasio eta liburutegira eramaten gaituen pasiloa dago.
Sarrerara itzulita, atearen aurrean eskailera dago. Hau igota deskansiloa dago, irakasle gela bezala erabiltzen dena. Eskubitara ikasgela bat dago, honek ere komuna barruan duelarik. Ezkerretara jarraituz txoko desberdinak daude: Laguntza gela txikia, komuna, ordenagailu gela eta ikasgela bat.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Suerte ona daukazue ginasio haundia daukazuelako eta ordenagaluen gela daukazuelako.Eskola guztia batera zaudetelako eta gukere nai genuke.

Anónimo dijo...

Suerte asko daukazue gimnasioa daukazuelako.

Abaltzisketa dijo...

gggg