2006/02/06

Txalburu eskola

Txalburu eskola Abaltzisketan dago. Gure eskola txikia da. Hiru gelan gaude. Lehenengoa txikien gela da eta andereñoaren izena Pilar da. Bigarrena Izaskunena da. Hirugarrena Txetxuren gela da,udaletxean dago. Liburutegia daukagu eta ordenagailuak ere bai. Bideoak ikusteko gela bat daukagu. Aurten baratza landatzen ari gara apaizak utzita. Ganbara haundi bat daukagu, soinketa egiteko eta eguraldi txarra egiten duenean jolasteko. Eguraldi onarekin parkera joaten gara. Eskola txikia izanagatik oso gustora gaude.
Ane,Urko eta Imanol

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo:
Zuen mezua irakurri dugu eta hau galdetu nahi dizuegu:

Zeintzuk zarete Ane, Urko eta Imanol?
Zer mailakoak zarete?

Gu 4. 5. eta 6. mailakoak gara eta gure tutorearen izena Inma da.

Gure eskolaren aurkezpena gustukoa al duzue?