2006/02/16

GURE GELA: 4.5.eta 6.maila


4.5. eta 6. mailakoen gela


Gure gela ez da oso handia. Orain 13 ume gaude, 7 neska eta 6mutil:

4. mailan 5, bi neska eta hiru mutil: Nagore, Maddi, Eñaut, Mikel eta Ander.
5.mailan 3 gara,bi neska eta mutil bat: Jenni, Jone eta Unai
eta 6. mailan, 4.mailan bezala baina alderantziz, hiru neska et bi mutil: Silvia, Maialen, Lide, Patxi eta Aitor.

Mahaiak U forman daude kokatuta, eta adina desberdinetakoak tartekatuta.

2 arbel daude, kortxo handia, erlojua, ordenagailu bat, 2 armairu irekita eta beste 2 kasileroak gure gauzak sartzeko. Balantza bat daukagu eta paretetan poster dexente. Armairu handia dago eta hor Inmak (gure irakasleak) bere gauzak gordetzen ditu.

Aurreko astean arrain ontzia ekarri zuen Anderrek eta herenegun Triopsak jaio ziren.
Ba al dakizue zer diren Triopsak?

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Triopsak ez dakigu zer diren.Mesedez esplikatuko al diguzue zer diren? Eta argazkia bialduko al diguzue mesedez?

Anónimo dijo...

kaixo:
Triopsak dinosaurio garaiako animali batzuk dira eta txalburu antza dute.
Berez hiru begi eta 27 hanka dituzte baina oraindik hirugarren begia ez zaie ikusten. Oraindik txikiak direnez gardenak dira eta erdian marra laranja bat daukate. Baina esaten dutenezhanditzen direnean marroiak, izango omen dira.

Anónimo dijo...

Hemen ere izango duzue triopsen berri:
http://es.geocities.com/estanqueskois/Triops.html

Anónimo dijo...

Txalburukaria aldizkari bat da.Guk zailtasunak ditugu bidaltzeko internetez,horregaitik kopia aterako du Jonek
eta blogspotean.Sei gai aukeratzen ditugu.Bakoitzak bat aukeratzen du.Gero gai bakoitzari argazkia ateratzen
diogu eta ondoan jartzen diogu.Ea gustatzen zaizuen
guk egiten dugun aldizkaria.