2007/06/21

ESTRAESKOLARREN FESTA

Kaixo Abaltzisketarrak:
Ekainak 16ean ( pasa den larunbatean) estraeskolarren festa izan genuen Ikaztegietan.
Gauza asko egon ziren: Futbol eta pelotako partiduak , euskal dantza, herriko bazkaria, umeen jolasak, puzgarriak, karaokea...

Gazteekin jolasak egon ziren, Joneren ahizpa ( Alba ) eta beste batzuk antolatzen egon ziren. Joko asko egon ziren: ahoan ura hartu eta botila bat betetzea, aurpegia urarekin busti eta irinetatik gozokiak hartzea, globoak lertzea, altxorraren bila...


Karaokean Imanolek eta Beñatek bost kanta kantatu genituen, eta nik bakarrik, (Imanolek ) bat.

Puzgarrietan oso ondo pasa genuen.


Lehenego pelotan Mikel eta Anderrek Anton eta Iñakiren aurka jolastu behar genuen, baina Iñaki gaixo zegoenez Antonek Uxerrekin jolastu zuen, eta guk irabazi genuen.

Futboleko partiduaren erdian Eñautek ostiko bat eman zidan nahi gabe.

Gero, dantza, eta bazkaria egon ziren. Lehenengo makarroiak, gero oilaskoa eta postrerako izozkia egon ziren.


Ondo pasa nuen egun hartan, ea datorren urtean berriz egiten dugun!



Ander, Unai, Jone, Imanol.

1 comentario:

Anónimo dijo...

gukere festa izan genuen ederrki pasa genuen