2006/05/12

BOTE-BOTE

BOTE-BOTE

Guk horrela jolasten dugu:

JOKALARIAK:
Nahi duten pertsona guztiak jolastu dezakete.

MATERIALA:
Behar den material guztia baloi bat da.

NOLA JOLASTEN DA?
Pertsona bat arrapatzailea da, eta beste pertsona batek baloiari ostikada bat emanez arrapatzaileak baloien bila joan behar du, begiak itxita dituelarik eta berriro lurrean markatuta dagoen tokira itzuli behar du arrapatzaileak, bitartean beste guztiak gorde egin behar dira.
Arrapatzaileak beste guztiak arrapatu behar ditu baina hiru pauso eman ditzazke.
Arrapatzaileak hiru pausoak eman eta gero norbait ikusten badu baloiaren-gana korri egingo du eta ikutzerakoan bote-bote eta ikusitako jokalariaren izena esango du.
Jokalariak arrapatzaileak ikusi gabe baloiaren-gana urbildu eta ostikoa ematen badio arrapatuta dauden guztiak libre geratuko dira.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Gu ez gara horrela ibiltzen. Guk nahi dugun pausoak ematen ditugu. Zuek baloiarekin ibiltzen zarete baina gu ez. Zuen eta gure jolasak oso politak dira.