2006/05/12

"PI" JOLASA (4. ,5. ETA 6.MAILAKOAK)

“PI-TAN”
Jokalariak: Nahi beste pertsona eta harrapatzaile bat.
· Materiala: Ez da materialik behar.
· Nola jolasten da:

Harrapatzaileak besoak zabalduz eta begiak itxita batetik hogeira zenbatu behar du. Bitarte horretan jokalari guztiek besoan jo eta beren izena esan bezain laster korrika gordetzera joan behar dute. Hogei zenbatzen duenean jokalariak bilatzen hasi behar du. Ezin ditu hiru pauso baino gehiago eman eta hiru pauso horietan inor ikusiko ez balu tokian bertan eta “pi cuento” esan eta zenbatzen hasi behar da, baina oraingoan batetik hemeretzira. eta kontatzen asten denean hasieran bezala besoan jo eta bere izena esan behar dute. Horrela “pi cuento” esaten duten bakoitzean zenbaki bat gutxiago zenbatuko du. Eta besoan jo eta izena esan beharko dute.

No hay comentarios: