2006/05/12

LAPUR ETA POLIZITAN


Bi talde dira, talde bakoitzean ume kopuru berdina egon behar da. Lapurrak eta poliziak nortzuk diren aukeratzeko edozein jolas edo kantu egin daiteke.
Poliziek begiak itxita, 50 poliki edo 100 azkar kontatu behar dute, baina zenbat zenbatu lapurrek aukeratzen dute.
Lapur bat harrapatuta dagoenean kartzelara joan behar du, kartzelan poliziak zaintzen egon behar du, libre dauden lapurrak kartzelan dauden lapurrak salbatu egin behar dituzte.
Kartzelan zaindari dagoen poliziak salbatzera datorren lapurra harrapatu behar du. Denak harrapatuta daudenean, poliziak zirenak lapur bihurtzen dira eta lapurrak polizi.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso joko politak eta guk ere egiteko moduak idazten ari zarete. Segi horrela.
Berrobiko ikasleak

Anónimo dijo...

Berrobiko lagunak, sorpresa ederra eman diguzue!!!espero dugu guk idatzitako jokuen azalpenak, baliagarri izatea.
Jokuetatik kanpo gure gorputza eta gela deskribatu ditugu.